Naizen elkarteak 10 urteko ibilbidea ospatu du Amurrio Antzokian

Aimar Gutierrez Bidarte 2025ko ots. 2a, 15:45

Naizen Elkarteak ekitaldi koloretsua egin zuen atzo Amurrio Antzokian, hamarkadako ibilbidea ospatzeko. Porrotx eta Marimototsek dantzan jarri zituzten bildutakoak.

Naizen elkarteak 10 urteko ibilbidea ospatu zuen atzo Amurrio Antzokian egindako ekitaldian. Adingabe transexualen familien elkarteak hamarkadako lana balioan jarri eta etorkizuneko erronkak aletu zituen, kolorez eta musikaz beteriko ospakizunean.

Ibilbide oparoa

Zortzi familiek abiatu zuten 2015ean Chrisallys elkartea, 2019an aldatu zioten izena egitasmoari baina hasierako bide beretik jarraitu dute aurrera gaurdaino. Egun hirurehun familiek baino gehiagok dute babesleku Naizen elkartean, eta elkarlan estua garatu dute erakunde publiko eta eragileekin, haur transexualen eskubideak defendatzeko asmoz.

Nerea Melgosa sailburuak eta Aingeru Mayor elkarteko kideak hartu zuten hitza ekitaldian, besteak beste, eta ideologia transfoboen hazkundean egin zuten azpimarra. "Datorren ekaitz atzerakoiari" elkarlanez erantzuteko deia luzatu zuten.

Larunbateko ekitaldian, lortutakoa birpasatzeaz harago, aurrera begira ere jarri ziren Naizen elkarteko kideek. Bide horretan maiatzean Bilbon egingo duten Trans-haurtzaroei buruzko I. Nazioarteko Kongresua iragarri zuen Bea Sever elkartekideak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide