
Amurrioko Udalak jakinarazi du argiteria publikoaren kableak lapurtu dituztela herriko hiru gunetan: Reforren, Zankoetan eta San Jose biribilgunearen inguruetan.
Horrek arazoak sortu ditu herritarren artean, farolen zerbitzua eten baita puntu batzuetan. Ondorioz, Amurrioko Udalak kableak berriro jartzeari ekin dio eta 20.172 euroko inbertsioa egin behar izan du orotara:
- Refor: 7.720 euro
- Zankoeta: 8.750 euro
- San Jose biribilgunea: 3.702 euro