Jendetzak salatu du Amurrion gertatutako azken eraso matxista

Erredakzioa 2025eko otsailaren 11

Amurrioko Emakumeen* Sareak deia zabaldu du beste norbaitek horrelako eraso bat jaso izan badu eurekin harremanetan jar dadin.

Amurrioko Juan Urrutia plaza berriro bete da indarkeria matxista salatzeko. Pasa den astean Irungo erailketaren ondorioz hartu behar izan zuten (bigarrena Euskal Herrian 2025ean) eta gaur herrian bertan jazotako erasoa dela medio. Izan ere, emakume bat kaletik paseatzen zebilela, gizon bat jarraika izan zuen masturbatzen ari zelarik.

Jende ugarik parte hartu du mobilizazioan, ez soilik herrikoak, eta adin anitzeko lagunak batu dira pankartaren atzean eta ingurutan.

Amurrioko Emakumeen* Sareak azpimarratu du pasa den asteko heriotzak islatzen duela matxismoaren muturreko adierazpena dela erailketa, baina biolentzia horrek milaka aurpegi dituela: sexu jazarpena, sexu objektu gisa ikusiak izatea, horrelako egoeretara ohitu beharra, edota emakumezkoen diru iturrien kontrola, esaterako.

Udalerrian gertatukoaren harira, taldeak animatu du edozein eraso matxista jasan duten emakumeak eurekin harremanetan jartzera, saretzen jarraitzeko eta elkar babesteko.

Horrez gain, sareak nabarmendu du matxismoari aurre egitea guztion ardura dela eta argi eta garbi zabaldu dute bi aukera daudela: konponbidearen edo arazoaren parte izatea.

Ildo horretatik, gogoratu dute matxismoa ere badela erasoa pairatu dutenen hitzak zalantzan jartzea salaketa egiten dutenean, hartu beharreko ardurei entzungor egitea edota gizonezkoen artean aliantzak eraikitzea egoera aldatu ez dadin.

Argazkiak eta bideoa: Naia Vallejo Torres

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide