
ADIF enpresa publikoak jakinarazi du 12,7 milioi euroko inbertsioa egingo duela Lezaman. Bilbo eta Miranda de Ebro lotzen duen ibilbidean dago tarte hori. Alde batetik, 625 metroko luzerako trenbidea berrituko dute. Bestetik, apartatzeko bidean ere esku hartuko dute materialak aldatu eta 750 metrora arte luzatzeko.
Unitateek daukaten maniobratzeko gaitasuna handituko du horrek, merkantziak garraiatzen dituztenen artean bereziki. Izan ere, ADIFen eta Bilboko Portuaren artean sinatutako hitzarmenean zegoen aurreikusita inbertsioa.
Lanekin batera, elektrizitate azpiegiturak eta gainerako elementuak ere berrituko dituzte. Trenbide-pasagunean ere egongo dira hobekuntzak. Gaur egun dagoena kenduko dute eta trenbide gainetik joango den bat eraikiko dute. Halaber, ingurumenaren aldetik obrak integratzea aurreikusi dute.
ADIFek aipatu du dirulaguntza europarra jasoko dutela egitasmoa finantzatzeko.