Tubos Reunidos enpresako labe bat itzali dute eta espedientea abiatzearekin mehatxatu du zuzendaritzak

Aitor Aspuru Saez 2025ko ots. 15a, 11:14

Tubos Reunidos lantegia, artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

Zuzendaritzak exijitu die sindikatuei konponketak egin bitartean betetzen ez diren lanorduak beharginek hartzea euren gain eta aurrerago berreskuratzea.

Tubos Reunidos enpresako zuzendaritzak Amurrioko lantegiko labe bat itzali du. Horrela jakinarazi zien langileen ordezkariei atzo deitutako premiazko bilera batean.

Izan ere, lantegiko labeetako bat ('solerakoa' deitutakoa) ez da gai beharrezko tenperaturan funtzionatzen hasteko. Ondorioz, azpiegitura amatatu eta tenperatura jaisten denean ikertuko dute zein matxura duen.

Prozesu hori bihar bertan abiatuko dute gauean eta zuzendaritzak bi aukera mahairatu zien sindikatuei: lanaldi erregularren bitartez euren gain hartzea betetzen ez diren lanorduak (hau da, etxean geratu behar izanez gero, langileek aurrerago egitea lana) edo indarrezko espedientea kudeatzea.

Sindikatuen kritikak

ESK sindikatuak hainbat kritika zabaldu ditu gertatutakoaren harira. Hasteko, argudiatu du labearen matxura zuzendaritzako kide baten ardura dela, langileen eta lantegiko arduradunen gomendioei muzin egin ondoren. "Euren errua izan da, ez dakigu zergatik ordaindu behar dugun guk euren hanka-sartzea", aipatu dute.

Bide batez, erantsi dute labean murrizketak egon direla mantenuaren esparruan.

Horrez gain, salatu dute ez dutela jaso dokumentaziorik ez ezer informazioa kontrastatzeko.

Gainera, azpimarratu dute erantzuteko muga astelehena izango dela, hortaz, ez dutela denborarik izango euren erakundeekin harremanetan jartzeko eta are gutxiago langileen batzarra deitzeko guztien artean erabakitzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide