Ostiral goizean atera ziren Amurrioko Kintoak etxetik, eta ez ziren goizaldeko ordu txikietara arte itzuli. Kantuan igaro zuten goiza, herriko hezkuntza zentro eta saltokietatik. Ondoren, Guk eskulturaren inguruan bildu ziren guztiak kantuan.
Elkarrekin bazkaldu zuten gero, eta arratsaldean jarraitu zuten parrandarekin. Elektrotxaranga eta erromeria egon ziren gaueko lehen txanpan. 00:00etan geldialdia egin zuten azken emanaldia eskaintzeko, eta DJarekin jarraitu zuten gero.
Argazkiak: Amurrioko Kintoak