“Gizonak, maskulinitateak eta berdintasuna merkataritza-munduan" ikastaroa emango du Emakundek Amurrion

Erredakzioa 2025ko ots. 20a, 11:14

Online formatuan emango da ikastaroa. / Freepik

Hiru online saio egingo dira, martxoaren 5ean, 12an eta 19an. Otsailaren 26ra artekoa da izena emateko epea. 

“Gizonak, maskulinitateak eta berdintasuna merkataritza-munduan" ikastaroan parte hartu ahal izango dute Amurrioko merkatariek, martxoan egingo diren hiru saioen bidez. Amurrio Bidean garapen agentziak antolatu du ikastaroa, Izan Amurriorekin elkarlanean. 

Gizonduz arduratuko da saioen edukia ikastaroan parte hartzen dutenekin lantzeaz. Hain zuzen ere, Gizonekin eta Maskulinitateekin Berdintasunaren Alde Lan Egiteko Euskal Zerbitzua da Gizonduz, eta Emakundek kudeatzen du.  

Saioak martxoaren 5ean, 12an eta 19an izango dira, 14:30etik 16:30era, online formatuan. Izen ematea zabalik dago jada, eta hilaren 26ra arte luzatuko da. Parte hartu nahi dutenek inprimaki hau bete beharko dute, eta ondoren Izan Amurrioren teknikoari jakinarazi, 670497108 edo 945891200 telefono zenbakien bidez. 

Hauek dira egunez egun landuko diren edukiak: 

  1. Gizonak, maskulinitateak eta berdintasuna lan-munduan: 
    •  Genero-desberdintasunak lan-eremuan. 
    • Maskulinitate tradizionalak eta horiek gizonengan eta erakundeetan dituzten ondorioak sozializatzea. 
    • Berdintasunaren aldeko aldaketaren aurkako erresistentziak. 
    • Sexu-aniztasuna errespetatzea. 
    • Gizonen balioak eta erreferenteak aldatzeko proposamenak. 
  2. Gizonak, maskulinitateak, zaintzak, erantzukidetasuna eta laneko arriskuen prebentzioa 
    • Lanaren sexu-banaketa eta zainketen balioa. 
    • Enpresetan erantzunkidetasun-neurriak ezartzeko aldaketak eta erresistentziak. 
    • Gizonak zaintzan eta erantzunkidetasunean sartzea. 
    • Eredu maskulino tradizionalen eta laneko arrisku-praktiken arteko lotura. 
    • Genero-ikuspegitik lan-arriskuak hartzea errazten duten faktoreak. 
    • Maskulinotasunari lotutako laneko arriskuen prebentzioa. 
  3. Maskulinitateak eta laneko sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren prebentzioa 
    • Laneko sexu-jazarpena eta sexuan oinarritutako jazarpena definitzea. 
    • Prebentzio-protokoloak egitea. 
    • Protokoloak aplikatzeko kasu praktikoak. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide