33 urteko gizonezko bat zendu da bart gauean AP-68 errepidean izandako istripu baten ondorioz. Bilborako noranzkoan, autopistako 26,5 kilometroan gertatu da ezbeharra, Amurrio inguruan.
Larrialdi zerbitzuak ingurura bertaratu dira auto bat errepidetik atera zelako abisua jaso ostean, baina osasun-langileak heldu direnerako gidaria hila zen jada.
Segurtasun sailak ohartarazi duenez, Ertzaintzaren Arabako Trafiko Unitateak atestatua ireki du eta istripuaren arrazoiak ikertzen ari da.