
Otsailaren 28an, ostirala, irrintziak Amurrio Antzokia hartuko du 20:00etan, arte adierazpen anitzak baliatuta. Izan ere, irrintziaren iragana eta oraina islatuko dute Aiaiai taldeak eta Ekain Martinez de Lizarduy zinema zuzendariak.
Hasteko, Iaiaiaiko kideek (aiaraldearrak dira guztiak) 20 minutuko performancea eskainiko dute. Soinu anitzetatik proposatuko diete ikusleei hurbiltzea irrintzira eta mendiko zein baserriko hotsak ere egongo dira emanaldian.
Pieza hori amaituta, Erraiak film dokumentalaren txanda helduko da. 32 minutu irauten du pelikulak eta lekukotza ugari jasotzen ditu, irrintziaren historia aletzeko.
Proiekzioa amaituta, Iaiaiaiko lagunek eta Ekain Martinez de Lizarduyk hartuko dute oholtza solasaldia hasteko, bai euren iritziak partekatzeko, zein ikusleekin hitz egiteko.
Ekitaldian parte hartzeko aukera emango du Aiaraldea Komunikabideak, hemen bi sarrera bikoitz zozkatuko baititu ostiralean bertan.