La Polla Records eta Barricadako tributu bandak, Xaibor eta tokiko musikariak ere egongo dira San Jose auzoko jaietan

Erredakzioa 2025eko otsailaren 26a

Barricada taldearen abestiak joko dituzte San Jose auzoko jaietan. / Barrena

Apirilaren 26an, 27an eta 30ean eta maiatzaren 1ean izango dira musika emanaldiak.

Amurrioko San Jose auzuneak ekin dio bere jaien berri emateari eta osagai garrantzitsuarekin hasi da: musika. Horrela, ospakizunen antolatzaileek aurreratu dute lau egunetan egongo direla kontzertuak.

Apirilaren 26an eskualdeko Deriba taldeak abiatutako ditu emanaldiak 21:00etan eta Barrena eta Chisorruay bandek hartuko dute lekukoa 22:30ean. Talde kataluniar horiek Barricada eta La Polla Recordsen abestiak joko dituzte. Azkenik, DJ Blessivek itxiko du gaua. 02:00etan hasiko da eta 05:00ak arte luzatuko da oholtzan.

Hurrengo egunean, apirilaren 27an, musika eta dantza eskaintza familia osoarentzat izango da Xaiborren eskutik.

Umorea eta musika

Apirilaren 30ean ere musika eskaintza zabala egongo da, baina umore ikuskizunarekin ekingo diote, lehenik eta behin. Horrela, Boca Beats bikoteak ikuskizuna eskainiko du.

21:00etan Txapela Brava taldeak hartuko du lekukoa. 22:30ean Lowe bandak 1980ko hamarkadako gaztelerazko pop rock taldeen abestiak joko ditu eta, amaitzeko, DJ Varrok musika emanaldia izango du gaueko ordu txikiak arte.

Maiatzaren 1ean 13:30ean Kesonikete-ko kideek flamenko doinuak eramango dituzte auzunera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide