Bata bestearen atzetik ospatuko dituzte Euskotarrak eta Trot-Arten 60. urteurrenak

Txabi Alvarado Bañares 2025ko ots. 27a, 06:30

Trot-Art kuadrillako kideak, jaietako txupinazoan ateratako irudi batean. / Aiaraldea.eus

Martxoko azken larunbatean ospatuko dute Trot-Arten urtemuga, eta apirileko lehenengoan, aldiz, Euskotarrakena. 


1965. urteko uda berezia izan zen Amurrion, orduko jaietan atera baitziren lehenbizi kalera Euskotarrak eta Trot-Art kuadrillak. Gauzak hala, aurten 60 urte beteko dituzte bi jai taldeek, eta bata bestearen atzetik egingo dituzte ospakizunak. 

Tror-Arteko kideek martxoaren 29a hautatu dute horretarako, egun osoko egitaraua prestatuta. 13:00etan hasiko dira poteo musikatuarekin, 14:30ean talde argazkia egingo dute eta handik ordu erdira bazkalduko dute, Mendiko Eskolan. Otordurako tiketak gaur bertan jarriko dituzte salgai Rinconcito tabernan, martxoaren 21era arte. 

Bingo musikatuarekin girotuko dute bazkalostea, eta dantzekin, zozketarekin eta DJarekin luzatuko dute parranda, gauera arte. 

Hurrengo asteburuan iritsiko da Euskotarraken txanda, apirilaren 5ean. Oso antzeko eskema izango du euren jaiak ere: kuadrillako argazkia, pregoia eta txupinazoa  eguerdian, poteo musikatua Otxote Ugarterekin jarraian, eta bazkaria gero, Mendiko Eskolan berriz. Martxoaren 20an agortuko da izena emateko epea, dirua sartuta kartelean agertzen den kontu korrontean.

Arratsaldean, aldiz, bingo musikatua, puzgarria, zezen mekanikoa eta haurrentzako txokolate jana egongo dira. Odolosteak banatuko dituzte iluntzean, argazki emanaldia eskaintzen duten bitartean, eta DJ Varro arduratuko da gaua girotzeaz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide