
Familia giroa nagusitu zen atzo Amurrioko inauterietako desfilean. Dozenaka lagun animatu ziren kalejiran eta mozorro lehiaketan parte hartzera. Barrakak, euskal mitologia, eguraldia, estralurtarrak... jai anitzak jorratu zituzten parte hartzaileek euren mozorroetan, jantzi zein azpiegitura landuak baliatuta.
Ostiralean hasi ziren inauterietako ospakizunak Amurrion, ikastetxeen desfileekin, eta asteartean amaituko dira Kakarro Judasen erreketarekin.
Argazkiak: Txabi Alvarado Bañares