
Bonolotoko zozketak 4.656.188,83 euroko saria utzi zuen atzo Amurrion, saridun bakarrarentzat. Hostal Ayala establezimenduak saldu zuen boletoa, eta irabazleak bi apustu automatikorekin parte hartu zuen zozketan.
Zozketako beste sariak Manresan (Bartzelona), Girona eta Sevillan egokitu dira. 66.876,42 euro banatu dira kasu horietako bakoitzean.