
Chock Dee gimnasioak eta Stop Bullying elkarteak iragarri dute bihar 10:00etatik 12:00ak arte emakumeentzako autodefentsa tailerra eskainiko dutela.
Doako jarduera izango da eta saioaren helburua izango da indarkeria matxistari aurre egitea bai kalean zein etxean. "Tailerra erabat praktikoa izango da", aipatu du Ibai Ruiz amurrioarrak.
Zehazki, Jose Luis Arranz Stop Bullying elkarteko sortzaileak defentsarako ariketak hartuko ditu bere gain eta Ruizek, aldiz, kolpeak nola eman landuko du.
Informazio gehiago nahi dutenek edo izena emateko interesdunek 637 21 10 93 zenbakiarekin jar daitezke harremanetan. Landaburu kaleko 39. zenbakian izango da ikastaroa.