
Amurrio bisitatu du ETB1eko Herri Txiki Infernu Handi telebista saioak. Udalerriko pertsona ezagunak elkarrizketatu, eta momentu hunkigarri zein dibertigarriak igaro dituzte Miren Nogales eta Mikel Pagadi aurkezleek.
Nogalesek Aiaraldea Komunikabideari aitortu dio berezia izan dela saioa Amurrion grabatzea. Izan ere, telebista aurkezle eta umoregileak harreman estua du herriarekin. Pagadik, aldiz, herritarrek transmititutako "umore eta berotasuna" goraipatu ditu.