
Urteroko dinamikari jarraikiz, ehunka lagun bildu zituen atzo Aresketa Txapelketaren XVI. edizioak Bañueta Kiroldegian, "Eta zuk, zer izan nahi duzu?" lemapean.
35 taldek parte hartu zuten hitzorduan, Hego Euskal Herritik zein Kantabria eta Errioxatik bertaratutakoak. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, taldeetako batzuek aurten parte hartu dute txapelketan lehenbizikoz, eta "pozik" itzuli dira etxera, "datorren urtean berriro itzuli nahi dutela esanez".
Atzoko topaketa zita garrantzitsua da Aresketa Gimnasia Klubarentzat, "lehenego txapelketa delako eskola mailan lehiatzen direnentzat", eta modu horretan ekiten diotelako Arabako eta Euskadiko sailkapenak prestatzeari. Oinarrizko mailetan daudenentzat ere bada garrantzitsua, Espainiako Txapelketarako sailkatu berri direlako eta hemendik hiru astetara Guadalajarara joango direlako lehiatzera.
Hala azaldu dio klubeko entranatzailea den Elisabet Andak: