Aurrera doa Goikolarra urbanizatzeko proiektua, 1,5 milioi euroko aurrekontuarekin

Txabi Alvarado Bañares 2025ko mar. 18a, 20:00

Auzoak izango duen itxura berria erakusten duen irudia. / Amurrioko Udala

Aho batez onartu zen egitasmoa iragan ostegunean eginiko Ezohiko Udal Osoko Bilkuran.

Goikolarra auzoa urbanizatzeko proiektua onartu du Amurrioko Udalbatzak, aho batez. Modu horretan, bide emango zaio EGITU SLP enpresak idatzitako proiektuaren egikaritzeari, 1.573.303,32 euroko aurrekontuarekin. 

Udalak nabarmendu du honakoa “urrats garrantzitsua” dela “auzoko urbanizazioaren eraldaketarako prozesuan”, eta nabarmendu du bizilagunen “parte-hartze aktiboari esker” izan dela posible. 

Proiektuaren bidez, honako hobekuntza hauek egingo dituzte auzoan:

  • Berdeguneak mantendu eta hobetuko dituzte, plazako zuhaitzak kontserbatu eta lorategietako irisgarritasuna hobetuta. 
  • Haur parkea berrituko dute, “irisgarritasuna eta modernizazioa bermatuz”. 
  • Argiteria hobetuko dute plazan eta etxebizitzen sarreretan. 
  • Aparkalekuak berrantolatuko dituzte futbito zelaian, plazan oinezkoen zirkulazioa lehenetsiz. 
  • “Bide segurtasuna eta irisgarritasuna” hobetuko dituzte, “sarrerak hobetuz eta oinezkoentzako pasagune berriak gehitzeko aukera aztertuz”
  • Auzotarren lokalean hobekuntzak egingo dituzte. 

Parte hartze prozesua

Tokiko erakundearen hitzetan, “auzotarrek egindako eskaera bati” erantzuten dio ekimenak, eta parte hartze prozesua egin da azken hilabeteetan horri forma emateko. 

Hiru kolpe nagusi egon dira. Iazko ekainean “saio parte hartzaile bat” egin eta “karpa herritar bat” jarri zen, “auzoaren diagnostikoa egin eta lehenengo proposamenak” biltzeko, “mugikortasunari, irisgarritasunari eta espazio publikoaren erabilerei buruz”. 

Hurrengo hilabetean, aldiz, lehenengo emaitzak aurkeztu eta bizilagunekin kontrastatu zituzten, eta azaroan aurkeztu zuten azken proposamena, “auzotarrek egindako ekarpenetara egokitua”. 

Alegazioak aurkezteko epea

Proiektua onartzeaz gain, desjabetza espedientea ere abiatu du Udalak, lanak egiteko beharrezkoak diren jabegoak eskuratzeko. Hori dela eta, 15 eguneko informazio publikoko epea ireki dute, interesdunek alegazioak aurkezteko tartea izan dezaten. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide