EH Bildu Amurriok proposatu du bizikletentzako araudi berria egitea eta trafiko seinaleak hobetzea

Erredakzioa 2025ko mar. 27a, 11:30

Masa Kritikoa bizikletaren erabilera sustatzen duen taldearen argazkia. / Aiaraldea.eus

Horretarako mozioa aurkeztu dute eta gaur eztabaidatuko dute udalbatzan.

Amurrioko EH Bilduk mozioa prestatu du udal osoko bilkuran eztabaida dadila txirrindularien eta oinezkoen arteko elkarbizitza hobetuko duen ordenantza berria eta urte eta erdiko epea proposatu du horretarako.

Izan ere, EH Bilduren aburuz, txirrindularen erabilerarako oztopo ugari daude udalerrian egun eta "bizikletaren erabilera normalizatzeko eta seguruago bihurtzeko, eta oinezkoen eta txirrindularien arteko elkarbizitza sustatzeko helburuarekin" landu dute gaia.

Oztopo nagusiak

Alde batetik, koalizioaren iritziz, seinaletika bertikala ibilgailu motordunentzat pentsatuta dago gehienetan, bizikleten berezko kasuistika kontuan hartu gabe. "Horren adibide da bidegorri gisa seinaleztatutako tarte batzuetan ezin bizikletaz gurutzatzea", zehaztu dute.

Txirrindularientzako seinaleak ibilgailu motordunentzat daude instalatuak eta horrez gain, bidegorriak etenak ditu Amurrion, EH Bilduk azpimarratu duenez.

Bestetik, bidegorrien sarea -hau da, espreski txirrindularientzat sortutako bideak- ez da jarraitua eta etenak ditu. Horren ondorioz, garraio mota horren erabiltzaileek itzulinguruak egin behar dituzte edo errepidea baliatu. "Horrek dakarren arriskuarekin", gaineratu du EH Bilduk.

EAJ eta PSE-EE aurka batzordean

Udalbatzan eztabaidatuko bada ere, EH Bilduk jakinarazi du EAJk eta PSE-EEk egitasmoaren kontra bozkatu zutela aurreko batzordean.

Edonola ere, Jon Berganza Amurrioko EH Bilduren bozeramaileak azaldu duenez, "bizikleta eguneroko mugikortasunerako garraiobide gisa erabiltzea erronka handienetako bat da hiri eta ingurune atseginagoak, osasungarriagoak eta gutxiago kutsatzen dutenak lortzeko".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide