
Erasmus+ programaren eragina nabaria da Amaurre Ikastetxean aste hauetan. Izan ere, martxoaren 24an heldu ziren Amurriora Hamburgoko hainbat ikasle euskal kultura eta Aiaraldeko aberastasuna ezagutzeko.
Hori dela eta, Nerbioiko ur-jauzia edota Santxotena Museoa bisitatu zituzten eskualdean eta Guggenheim Museoa Bilbon.
Egonaldia amaitu bezain laster, Amaurreko ikasleek ekin behar izan diote euren bidaia prestatzeari. Atzo joan ziren Lisboara, hango historia, hizkuntza eta ohiturak ezagutzeko.
Horrez gain, Amaurrek nabarmendu du proiektu berritzaile baten parte izan dela azken bi urteetan, Finlandia, Errumania eta Italiako beste ikastetxe batzuekin batera. Bertan, zirkua eta pedagogia positiboa landu dituzte, garapen pertsonalerako eta ikaskuntzarako tresna gisa.