
Auto istripua jazo da gaur eguerdian Amurrioko Ugarte kalean. Hain zuzen, 12:15ak aldera bi ibilgailuk talka egin dute. Lekuko batek adierazi duenez, horietako bat bidera sartzear zegoen besteak jo duenean.
Kalte materialak egon badira ere, inork ez du zauririk izan eta Udaltzaingoa bertaratu da soilik informazioa trukatzera.