Korrikalari ugarik hartu zuten parte atzo Amurrioko Herri Krosean, eguraldia lagun. Hainbat urtez antolatu gabe egon ostean, Oinkariak Atletismo Elkarteak lasterketa herrikoi hau berreskuratu nahi izan du, Nazioarteko Krosaz gain, "herriarentzako eta jende popularrarentzako" den lasterketa bat prestatzeko.
Gainera, "kutsu solidarioa" izan zuen atzoko probak. Izan ere, Autismoaren Espainiako Konfederaziora bideratuko dute izen ematearekin bildutako diru guztia.
Sailkapena
Gizonezkoen sailkapen orokorra:
- Ismail Chkhichekh - 00:14:31
- Ander Diez Muguruza - 00:14:56
- Aritz Garin Arrastoa - 00:15:08
Emakumezkoen sailkapen orokorra:
- Idoia Nogales Alberdi - 00:17:51
- Naia Luyando Garcia - 00:20:26
- Eztizen Pagazaurtundua Landeta - 00:20:39