Zentral eoliko berria eraiki nahi dute Elexazar aztarnategi arkeologikoaren alboan eta San Roke auzoaren gainean

Aitor Aspuru Saez 2025ko api. 9a, 16:00

Amurrioko landa eremuan eragingo luke 'Mendi' zentral eolikoak.

113 metroko zazpi aerosorgailu barne hartzen ditu proiektuak eta bere eragina Amurrioko landa eremuan nabarituko litzateke bereziki. Elexazar aztarnategi arkeologikotik gertu ere egongo litzateke azpiegitura.

Eusko Jaurlaritzak gaur jakinarazi du hasi dela 'Mendi' izendatutako zentral eolikoaren proiektu teknikoaren eta ingurumen inpaktu txostenaren informazio publikoaren epea

Egitasmo energetikoa 113 metroko zazpi aerosorgailuk osatzen dute. Azpiegitura horiek Amurrion egongo lirateke kokatuta. San Roke auzoaren gainean, hain zuzen, egongo lirateke horietako sei, eta beste bat Bergantzatik gertu.

Elektrizitatearen deskarga, aldiz, Aiaran egingo litzateke. Guztira, 33,47 milioi euroko aurrekontua dauka egitasmoak eta 30 MW ekoizteko diseinatu dute.

Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak adierazi du zentralak eragin zuzenak sortuko dituela Badiolan, San Roken, Mariakan, Pardion, Okelurin, Bergantzan, Onzoñon eta Elexazar aztarnategi arkeologikoan, baita Luiaondon, Markixanan eta Orozkoko Urrejola eta Laudioko Olarte auzunetan ere.

Horretarako hemen beheko mapa prestatu dute, zeinean Ferosca eta Larragorri zentral eolikoak jaso ez ezik, zazpi aerosorgailuak ere islatu dituzten puntu gorriekin, karratu hori baten barruan. Halaber, Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak ikur gorri eta horiekin markatu du bi kilometroko kalte eremua:

Hau ere ez dago Energia Berriztagarrien Lurralde Zati Planean

Plataformak salatu du oraindik onartu gabe dagoen Lurralde Zati Planean ez dagoela aipurik proiektuak okupatzen dituen lursailei buruz, hau da, ez daudela kokapen hautatu gisa aitortuta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide