2025/04/10 18:00

Topaketak

Kultur eta sormen industrietako profesional eta enpresentzako topaketa

Kultur eta sormen industrietako profesional eta enpresentzako topaketa
Refor enpresaldea, Amurrio

Kultura- eta sormen-industrietako profesional eta enpresentzako topaketa, negozio-, marketin- eta berrikuntza-estrategian ardaztua Jardunaldia apirilaren 10ean izango da, 18:00etan, Amurrio Bidean (Reforamurrio Enpresaldea) enpresaren instalazioetan.

Jardunaldiaren helburua BDCCk (Basque District of Culture and Creativity) eskaintzen dituen tresnak eta zerbitzuak aurkeztea da. Gune hori Eusko Jaurlaritzak sustatzen du, sektorearen profesionalizazioa errazteko eta lehiakortasuna hobetzeko.

Topaketan KSI sektoreko profesionalek, enpresa txiki eta ertainek (diseinua bere alderdi guztietan, publizitatea, arkitektura, artisautza, ikus-entzunezkoak, musika, arte eszenikoak, itzulpengintza, edizioa, etab.) parte har dezakete, baina esparru horretan ekiteko kezka duten pertsonei ere irekita dago.

Jardunaldian, Berta Belda Negozio Estrategian espezializatutako aholkularia eta Loinaz Errezola marketin digitalean espezializatutako profesionala izango dira, eta BDCCk arlo horietan enpresei eskaintzen dien banakako aholkularitza-zerbitzua azalduko dute. Era berean, jarduera hazteko eta sendotzeko funtsezko tresnak emango dira.

Jardunaldia 19:15ean amaituko da, bertaratutako pertsonek, giro lasaian, esperientziak, zalantzak eta abar partekatzeko aukera izango duten lunch batekin.

Amurrioko Udaleko Kultura Sailak antolatu du topaketa, Amurrio Bidean elkartearen laguntzarekin.
Informazio gehiago nahi izanez gero edo izena emateko Amurrio Bidean Tel 945891721 edo mail. autoempleo@amurriobidean.org helbidera jo daiteke.

Eman-izena hemen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide