Apirilaren 16ra arte egongo da Gervasio Sanchezen 'Bizitza minatuak, 25 urte' erakusketa La Casonan

Maider Ramirez Martin 2025ko api. 11a, 11:00

Minen biktimen bizitza dokumentatzen dute argazkiek.

Gervasio Sanchezek 1995ean hasi zuen lana erakusten dute argazkiek: Mozambike, Angola, Kanbodia, Bosnia-Herzegovina, El Salvador eta Nikaraguako minen biktimen bizitza dokumentatzen dute.

Hilabete hasieran inauguratu zuten Amurrioko La Casona aretoan Gervasio Sanchez fotokazetari ezagunaren Vidas Minadas, 25 años (Bizitza Minatuak, 25 urte) argazki-erakusketa, eta datorren asteko asteazkenera arte, hilak 16, egongo da ikusgai.

Sanchezek 1995ean hasi zuen lana erakusten dute argazkiek: Mozambike, Angola, Kanbodia, Bosnia-Herzegovina, El Salvador eta Nikaraguako minen biktimen bizitza dokumentatzen dute. Lanaren bitartez, Sanchezek ikusgarritasuna eman nahi die "tragedia hau zuzenean pairatu dutenei, haien erresilientzia eta duintasunaren aldeko borroka ikusaraziz gerrak eta indarkeriak markatutako testuinguruetan".

Dokumentazio funtzioa izateaz gain, ordea, salaketa ere izan nahi du fotodokumentalak. Izan ere, "arma industriaren zigorgabetasuna eta arazo hori desagerrarazteko gobernuen ekintzarik eza" utzi nahi ditu agerian.

Euskal Fondoak antolatu du erakusketa Arabako Foru Aldundiaren eta Amurrioko Udalaren laguntzarekin. Berez, Euskal Fondoak, erakusketa ahalik eta leku gehienetara hel dadin, doan eskaintzen die interesa duten erakunde publikoei.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide