
Amurrioko Udaleko Herritarren Arretarako Zerbitzuak jakinarazi du WhatsApp kanala ireki duela herritarrek euren zalantzak eta galderak bideratu ditzaten honako telefonoaren bidez: 747 458 431.
Komunikazio aukera berri horrek ez du zerikusirik zabalpen kanalarekin -nahiz eta noizean behin izapideen edo udal zerbitzuen inguruko eguneraketak helduko diren-. Izan ere, amurrioarrek idatzi ahalko dute zalantzak adierazteko edo eskaerak egiteko. Edozein unean egin daiteke hori, baina erantzunak astelehenetik ostiralera helduko dira 7:45etik 15:00ak arte.