Urduña eta Delika lotzen dituen parke linealaren zatia inauguratu dute

Aitor Aspuru Saez 2025eko apirilaren 16a

Arabako Foru Aldundiko, Eusko Jaurlaritzako eta tokiko erakundeetako ordezkariek parte hartu dute 1.800 metroko tartearen aurkezpenean.

Gaur inauguratu dute Urduña eta Delika arteko Nerbioiko Parke Linealaren zatia. 1.800 metroko ibilbidea da eta zubi bat eraiki dute errekaren gainean. Zehazki, Delika zeharkatzen du bideak, Urduñako mugaraino.

Lanek 910.931,60 euroko inbertsioa eragin dute. Eusko Jaurlaritzak 120.929 euroko ekarpena egin du Aiaraldeko Berehalako Jarduera Planaren bitartez, mugikortasun jasangarria sustatzeko. 

Gainerako gastua Aldundiak hartu bere gain. Saray Zarate Ekonomia Garapenaren eta Jasangarritasunaren Saileko diputatuak gogoratu du Arabak jadanik ia bukatu duela Nerbioiko Parke Lineala bere lurraldean. 240 metroko tarte bat baino ez zaio falta, Saratxon.

Josu Bilbao Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saileko sailburuak, bere aldetik, aipatu du esku-hartzearen helburua anitza dela: ingurua itxuraberritzea, mugikortasuna eta loturak bultzatzea eta ibilgailurik gabeko mugikortasuna sustatzea. 

Aurkezpen ekitaldian tokiko ordezkari politikoak ere egon dira, bai Delikako Administrazio Batzarreko presidentea zein Amurrioko alkatea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide