Prezioa: 8 euro
Iraupena: 90 minutu
"Euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez dantzatutako bidaia poetiko eta sentsoriala, maitasuna bere forma guztietan aztertzen duena, xalotasunetik goreneraino".
MAITASUNAK. Euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez dantzatutako olerki eta abestien suite bat da. Maitasuna dute, forma eta imajinario desberdinetan, pieza bakoitzaren ardatz. Eszenaratze sinple eta zorrotz batekin, obraren hiru interpreteek (ahotsa, gitarra eta dantza) MAITASUNEN inozenteenetatik abiatzen den bidaia bat egiten dute, pasionalenak, obsesiboenak eta espiritualenak zeharkatzen dituena, norberaren maitasunera eta, berarekin, gpreneraino iritsi arte. Kultur tradizioan eta poeta erreferente handietan oinarrituta, Beñat Achiaryk-ek, Raúl Corredor-ek eta Adriana Bilbaok zentzumenentzako gozamena eta ederraren indarra gainditzea eskatzen duen obra sortu zuten.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.