
Atzo jaurti zuten San Jorgeren omenezko festen txupinazoa Artomañako bizilagunek. Gaur, aldiz, dozenaka lagun elkartu dira Eusko Labeldun txahalaren dastaketaz gozatzeko.
Bart gauean jarri zuten sutan txahala, eta eguerdira arte egon dira hura kozinatzen. AEFAT elkarteari emango diote saldutako errazioekin bildutako dirua.
Asteazkenera arte luzatuko dira ospakizunak Artomañan. Gaur arratsaldean zunba saioa eta DJ Delgarroren emanaldia izango dute. Bihar, aldiz, Erauntsi Dantza Taldeko kideek dantzaldia eskainiko dute, besteak beste.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte