Erauntsi Dantza Taldeak alaitu ditu Artomañako Jaiak

Erredakzioa 2025ko api. 20a, 17:40

None
None
None

Hirugarren eguna dute gaurkoa San Jorgeren omenezko Artomañako Jaiek. Eguerdian Erauntsi Dantza Taldeko kideak izan dira protagonista, euskal dantzen erakustaldiarekin.

Ostiralean piztu zituzten Artomañako jaiek hirugarren eguna dute gaurkoa. Erauntsi Dantza Taldeko adin anitzetako kideek hartu dute egun grisa alaitzeko ardura. Euria ez da oztopo izan eta euskal dantzen erakustaldia eskaini du talde urduñarrak Artomañan bildutako auzokide eta bisitarien aurrean.

Arratsaldean briska txapelketa eta Eriz & Totum Revolutum bandaren kontzertua izango dira osagai nagusiak jaietako programazioan. Asteazkenean agurtuko dituzte San Jorgeren omenezko jaiak Artomañako auzokideek, meza, hamaiketakoa eta Etxebarria Aita-Seme Trikitilarien emanaldiarekin.

Argazkiak: Erauntsi Dantza Taldea

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide