
Larunbat goiz osoa igaro zuten benjamin kategoriako hamabi taldek futbol 8ko lagunarteko txapelketa jokatzen. Amurrioko Reforreko El Salvador zelaian izan zen kirol hitzordua.
Irabazlea Santutxu A taldea izan zen, Betoño sailkatu zen bigarren, Academia Colibrí hirugarren eta Indautxu laugarren.
Etorkizuna Urdina, Deusto, Aurrera de Vitoria, Romo, Santutxu B, Etorkizuna Gorria, Etorkizuna Berdea eta Abetxuko ere aritu ziren lehian eta jokalari onenentzako sariak ere egon ziren.
Hori guztia Etorkizuna klubak antolatu du, harrobia lantzeko prestatzen dituen jardueren barruan.
Argazkiak: Chris Gomez Dominguez