
Asteleheneko itzalaldiak eragin nabarmena izan zuen Amurrioko nagusien egoitza publikoan. Larrialdi zerbitzuek 26 erabiltzaile pultsuka igo behar izan zituzten euren logeletara, igogailuak funtzionatzen ez zuelako.
Hala azaldu du Bego Renteriak. LAB sindikatuko prebentzio delegatuak salatu du gertatutakoa ekidin ahal izango litzatekeela egoitzan ebakuazio arrapala bat egongo balitz. Nabarmendu duenez, egoitza horretako erabiltzaileen %90ak baino gehiagok du mugikortasun mugatua.
Aintzat hartu behar da jangela eta egongela beheko solairuan daudela, logelak lehen eta bigarren solairuan dauden bitartean.
Horregatik, "ebakuaziorako bide irisgarririk ez izateak araudia urratzen du eta bizitzak arriskuan jartzen ditu", Renteriaren hitzetan.
Gauzak hala, aldarrikatu du ezin dela gabezia arkitektoniko bat gainditzea "pertsonen ahalegin fisikoaren menpe egon". Ordezkari sindikalak zehaztu duenez, Oiongo egoitzak arazo bera du. Gauzak hala, arazoari entzungogor egiteari uztea eskatu dio Arabako Foru Aldundiari.