
Arrakastatsua izan da San Prudentzio mendi martxa familiarraren bigarren edizioa. Igandean izan zen ekimena, eta 150 partaide bildu zituen, antolatzaileen zehaztu dutenez. Goizeko hamarretan abiatu ziren San Rokeko baselizatik, eta inguruko hainbat mendi bisitatu zituzten: Elexazar, Aspaltza, Eskorla eta Inordui.
Amurrio Trail Taldeko kideek antolatu zuten ibilaldia, eta "oso balorazio positiboa" egin dute. Nabarmendu dute jende asko hurbildu zela Gasteiztik eta Gipuzkoa edota Bizkaiko beste udalerri batzuetatik, eta "flipatu" egin zutela eskualdean dagoen ingurunearekin. Gainera, eguraldia ere izan zuten, ez baitzuen euririk egin abisu horia egon arren.
Argazkiak: Amurrio Trail Taldea