Etxebizitza Aiaraldean

Desokupazio enpresa batek Amurrioko familia bat etxegabetu nahi duela salatu dute

Txabi Alvarado Bañares 2025ko mai. 16a, 21:23

Desokupazio enpresako kideen argazkia zabaldu dute. / SOS Aiaraldea

AMA Desokupa da enpresaren izena eta Granadakoa da. SOS Aiaraldea plataformak telefono bat jarri du herritarren eskura eta "eskualdeko batzarra" deitu du datorren astearterako. 

Desokupazio enpresa bat Amurrioko familia bat etxegabetzen saiatzen ari da. Hala salatu dute SOS Aiaraldeko kideek sare sozialen bidez, eta adi egoteko deia luzatu dute.

Telefono bat jarri dute horretarako (645 96 59 20), eta herritarrei eskatu diete Whatsapp bidez abisua pasatzeko enpresa horretako kideak ikusiz gero. Horrez gain, "eskualdeko batzarra" deitu dute datorren astearterako, 19:00etan Mendiko Lagunak taldearen lokalean. 

Granadako desokupazio enpresa

Zehaztu dutenez, AMA Desokupa enpresa Granadakoa da eta "hiruzpalau kide" etorri dira eskualdera. Hain zuzen, enpresa horrek hainbat gatazka izan ditu hiri horretako herri mugimenduekin, bi zentro sozialen desalojoan parte hartu baitu, besteak beste. Kasu horietan, Espainiako Poliziaren laguntza izan zuten desokupazio enpresako kideek:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide