Amurrio Harro kalera atera zen atzo, Homofobia, Lesbofobia eta Transfobiaren kontrako Nazioarteko Borroka Egunean

Erredakzioa 2025eko maiatzaren 18a

Amurrio Harrok atzo deitutako mobilizazioaren irudia./ A. H.

Amurrio Harrok elkarretaratzea egin zuen atzo, Homofobia, Lesbofobia eta Transfobiaren kontrako Nazioarteko Borroka Eguna dela eta. Izan ere, kolektiboak aldarrikatu zuen tinko mantenduko direla: "azken urteotan, eraso homofoboek gora egin dute gure kaleetan eta gure eskubideak ere kolokan ikusten ditugu, beraz, ezinbestekoa ikusten dugu mobilizazioa!".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide