
Hogei urte bete dira Amurrio Antzokia inauguratu zutela. 1994an ateak itxi zituen Amurrioko Lavire zinemaren lekukoa hartu zuen antzokiak, eta geroztik herritarren topaleku bilakatu da. Hain zuzen ere, herriko kultur eragileekin duen lotura zuzena goraipatu dute atzo ospatutako XX. urteurren galan. Amurrioko dantza eta musika elkarteek zinemaren historia errepasatu zuen "bidaia zinematografikoa" antzeztu zuten oholtza gainean.
Amurrioko udal langileek azken hilabeteetako mobilizazio zikloari segida emateko baliatu zuten hitzordua, eta elkarretaratzea egin zuten antzoki atarian.