Puntako BMX rider, skater eta roller patinatzaileen topagune izan da Egurre Jam jaialdiaren edizio berria

Aimar Gutierrez Bidarte 2025eko maiatzaren 25a

None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None

Egurre Jam jaialdiaren edizio berria ospatu zuten atzo, Bañuetako Skateparka erdigune hartuta. ABSKE Elkarteak antolatuta, puntako kirolariak batu ziren Amurrio, eta skate pistan zein herriko kaleetan barrena haien trebeziak erakutsi zituzten.

Arrakasta borobila izan zuen beste urte batez Amurrioko Skateparkaren urteurrenak. Herriko ABSKE Elkarteak antolatuta, Egurre Jam jaialdiaren edizio berria ospatu zuten atzo. Espainiako Estatutik etorritako dozenaka BMX rider, skater eta roller patinatzaileak egin ziren Amurrioko kaleen jabe.

Aurreko edizioetako filosofiari eutsiz, kirol gutxituei ikusgarritasuna ematea da ekimenaren xedea, eta baita lortu ere. Skateparketik haratago, goizean herriko txoko desberdinetan egon ziren kirolariak trikimailu desberdinak erakusten.

Arratsaldean Amurrioko bowl.ean iltzatuta geratu ziren begirada guztiak. Trikimailu eta akrobazien txapelketa antolatu zuten, eta jendetza bertaratu zen ikuskizunaz gozatzera. Euskal kirolariek izan dute protagonismo handiena (Ian Poncianok, Javitxu de la Torrek..) eta nola ez, Ane Ramos Izaga amurrioarrak, zeinak etengabe erakutsi du txapeldun izatera eraman duen kalitateak.

Antolatzaileak oso pozik azaldu ziren ekimenak urtez urte duen harrerarekin. "Geroz eta marka eta denda gehiago batzen dira, eta gu elkarte txikia izanik, asko errazten du antolakuntza", azaldu dio Andima Erraztik Aiaraldea Komunikabideari. Elkartearen hurrengo helburua Amurrioko Skateparkean obra egitea da, azpiegitura berriak sortu eta jende gehiago kirol urbano hauetara gerturatzeko asmoz:

Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte eta Aitor Aspuru Saez

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide