
Larunbatean errepideko txirrindularitza lasterketa izan ondoren, igandean Mendi Bizikletako Euskadiko Eskolarteko Txapelketa hartu zuen Amurriok, Reforren.
2011n eta 2012an jaiotako neska-mutilak zeuden deituak eta 9:30ean abiatu ziren batzuk (lau bira egiteko) eta 10:30ean besteak (bost birako ibilbidea betetzeko).
12:30ean banatu zituzten maillotak eta sariak, Reforren bertan egindako ekitaldi ofizialean. Honako hauek hartu zuten emakumezkoen podiuma:
- Claudio Pando Perez
- Matixa Gracianteparaluzeta Izaga
- Alaia de la Hera Velasco
Gizonezkoen artean, lehen sailkatuak honako hauek izan ziren:
- Daniel Garcia Muñoz
- Alain Pere Rincon
- Xabier Goienetxe Esquibel
Argazkiak: Amurrio Txirrindularitza Elkartea