Aiara Fest jaialdirako azken sarrerak, prezio berezian amurrioarrentzat

Erredakzioa 2025eko maiatzaren 28a

Azken prestaketa lanak egiten ari dira uneotan Reforren. / Aiaraldea.eus

Eguneko sarrerak zein abonu orokorrak daude oraindik eskuragai.

Egun gutxi batzuk baino ez dira falta Aiara Fest jaialdiaren estreinako edizioa abiatzeko. Ostiralean, 17:30ean irekiko dira ateak Reforren egokitutako eremuan, eta milaka lagun bertaratuko dira festaz gozatzera. Antolatzaileek adierazi dutenez, 4.000 bat sarrera saldu dituzte dagoeneko, eta 5.000 pertsonetan zehaztu dute gehieneko aforoa.

Zetak, Gatibu, Zea Mays edo Gorka Urbizuren gisako talde euskaldun entzutetsuak estatuan zeharreko doinu eta estilo anitzekin elkartuko dira asteburuan. Bi eszenatoki muntatu dituzte, baina kontzertuek ez dute elkar zapalduko, eta hamabi orduz jarraian musika ozen entzungo da Reforreko eremuan.

Azken sarrerak salgai

Bi egun eskasen faltan, azken sarrerak geratzen dira oraindik salgai. Egun bakoitzerako sarrerak erosteko aukera ematen du festibalak (55 euroan bakoitza). Bestalde 82,5 euroko abonu orokorra ere eros daiteke. Amurrioko bizilagunek, gainera, 55 euroko salneurri berezian eskuratu dezakete asteburu osoko abonua. Gaztetxoek ere dute prezio murritzago bat. Izan ere, 16 urtetik beherakoentzat 'kids' abonua dago eskuragarri 16,50 euroren truke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide