Amurrioko Udala eta Zaraobe Institutua elkarlanean aritu dira herriko bankuak irisgarri egiteko

Aitor Aspuru Saez 2025ko eka. 5a, 11:40

None
None

900 euroko inbertsioa egin du Udalak eta hezkuntza zentroko bost ikasle talde batu dira ekimenera.

Zaraobe Institutuko bost ikasle talde eta Amurrioko Udala elkarlanean aritu dira banku publikoentzako 100 pieza ekoizteko eta egokitzeko. Ekimena parte hartzerako aurrekontuen ideietatik sortu da, hiri altzarien irisgarritasuna hobetzeko eta indarrean dagoen araudia betetzeko.

Pieza horiek aukera ematen dute banku publikoen altuera handitzeko eta, beso-euskarriak jartzearekin batera, erabiltzaileei erosoago esertzeko eta altxatzeko aukera ematen diete, egungo beharretara egokituz eta indarrean dagoen araudia betez.

Guztira, 900 euro inbertitu ditu Udalak eta hurrengo ikasturtean errepikatzeko asmoa daukate.

Egitasmoan parte hartu duten gelak honako hauek izan dira:

  • Mekanizazioko Erdi Mailako 1. maila: Oinarrizko pieza angelu zuzenaren fabrikazioa.
  • Elementu metalikoen fabrikazioko Oinarrizko Lanbide Heziketako 2. kurtsoa: Hodien
    ebaketa eta bizar-kentzea.
  • GMko 2. kurtsoa mekanizazioan: Goiko pieza egitea, bankuaren hankari dagokion
    forma eliptikoarekin.
  • GMko 2. kurtsoa Mantentze Elektromekanikoan: Soldadura-lanak.
  • Talde guztiek parte hartu dute piezen pintaketan.

Argazkiak: Amurrioko Udala

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide