Amurrioko Kultura Etxeko areto nagusia bete zuen atzo Pedro Ibarrola Solaunen azken eleberriaren aurkezpenak.
Idazle amurrioarrak eredu bitxia baliatu zuen El asesinato de Víctor Truman irakurleen artean aurkezteko. Izan ere, antzerki pieza txiki bi prestatu zituzten liburuaren hasierarekin, zeinean Victor Truman jatetxe batean hiltzen den, ardo kopa edan ostean.
Antzezlanak eta hitzartzeak uztartu zituzten eta Ibarrolak aukera baliatu zuen azaltzeko liburu honetan thrillerraren, misterioaren eta eleberri beltzaren bideetatik bidaiatzen duela. Bere ustez, azken lan honek ez du zerikusi handirik bere aurreko hirurekin.
Horrela, egileak azpimarratu zuen testu honetan gastronomiak eta heriotzak pisu handia hartu dutela.
Argazkiak: Javi Saez Oribe