Bihar ospatuko dute Amurrio Harro eta sexu aniztasunaren aldarrikapen eta erakustaldia izango da. Goizetik gauera arte gozamenerako eta topaketarako hitzorduak egongo dira herrian, baina Andere Larrinagak azpimarratu du manifestazioan parte hartzeko beharra.
Izan ere, Larrinaga adingabe trans baten ama da eta ohartarazi du LGTBIQA+ kolektiboaren kontrako gorrotozko diskurtsoak ez direla iragana, baizik eta egungo errealitate gordina. Horri lotuta, gogoratu du zenbait alderdi politikok jarrera baztertzaileak babesten dituztela.
Gauzak horrela, herritar orori zabaldu die gonbidapena Larrinagak, Amurrio Harron parte hartzeko eta sexu aniztasuna udalerriko komunitatearen parte bat dela irudikatzeko.