Amurrio Harro ekimenaren laugarren edizioa egin zuten atzo, LGTBIQA+ harrotasuna aldarrikatzeko. Egun osoko egitaraua prestatu zuten horretarako. Martxa eta zeramika tailerrarekin hasi zuten goiza, eta La Mara Rumbasen emanaldiarekin girotu zuten eguerdia.
Bazkalostean, aldiz, Las Fellini drag talde beteranoak hartu zuen Juan Urrutia plaza, mobilizazioari hasiera eman baino lehen. Herriaren erdigunea zeharkatu zuen manifestaldiak, eta jarraian irakurri zuten eguneko pregoia. "Faxismoaren eta LGTBIfobia aurrean" antolatzeko beharra jarri zuten mahai gainean, baina balioan jarri zuten baita ere Amurrion azken urteetan lortutakoa, eskerrak emanez identitate disidenteen alde lerratu diren bizilagunei.
Argazkiak: Chris Gomez Dominguez eta Txabi Alvarado Bañares