Amurrio Clubeko gazteek Euskal Ligara igotzea eskura izango dute larunbatean

Aitor Aspuru Saez 2025eko ekainaren 11

Amurrio Clubeko gazte taldea./ Chris Gomez

CD Lagun Onak talde azpeitiarra izango dute aurkari. Irabazten duenak lortuko du Euskal Ligan jokatzea hurrengo denboraldia.

Larunbatean 17:00etan Amurrio Clubeko gazte kategoriako taldeak partida erabakigarria izango du Basarten. Izan ere, lehia irabaziko duenak lortuko du 2025/2026 denboraldia Euskal Ligan lehiatzea.

Amurrioarrek oso denboraldi txukuna egin dute liga erregularrean eta ia partida guztiak garaitu dituzte. Hala ere, Olarizuk hiru puntu gehiago eskuratu zituen eta bigarren postuan amaitu dute txapelketa aiaraldearrek.

Aintzat hartuta txapeldunak soilik lortzen duela igoera automatikoa, amurrioarrek Euskal Ligan egoteko promozioa jokatzen ari dira. Kanporaketa hori hiruki gisa jokatzen da; Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako bigarren sailkatuen artean.

Lehen bi partidetan CD Lagun Onak klub azpeitiarrak 4-1 menderatu zuen Abadiño eta bigarren norgehiagokan amurrioarrek 0-1 irabazi zioten Durangaldeko taldeari bere futbol zelaian.

Gauzak horrela, Amurrio Clubak bere esku izango du Euskal Ligan aritzea, baina lehenik eta behin CD Lagun Onak gainditu beharko du eta ez dirudi lan erraza izango denik, eta ez bakarrik kirolaren arloari dagokionez. Izan ere, badirudi Azpeitiatik autobus bat baino gehiago bertaratuko dela Urola Kostako jokalariak animatzera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide