Hobekuntza ugari egingo dituzte Mendiko eta Zabaleko eskoletako aisialdi espazioetan

Txabi Alvarado Bañares 2025ko eka. 11a, 16:20

Harmailen azpian atondu nahi dituzte aldagelak Zabalekoko kirol gunean. / Irekia

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin koordinatuta garatuko dute egitasmoa, Udaleraiki 2025 programaren bidez.

Hainbat inbertsio egingo ditu Amurrioko Udalak Mendiko eta Zabaleko eskoletako azpiegiturak hobetzeko. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin koordinatuta garatuko dute egitasmoa, Udaleraiki 2025 lankidetza programaren bidez. 

Aldagelena izango da Zabalekon egingo duten lan esanguratsuena. Kirol guneko harmailen azpian atondu nahi dute, eta 306.612,56 euro bideratuko dituzte zeregin horretara. 

Horrez gain, beste hainbat lan ere egingo dituzte kirol gunean. 14.093,02 euro bideratuko dituzte jaisteko hodiak, zerriak eta isurkariak jartzeko eta beste 12.866,95 junturak ixteko.

Mendiko Eskolan, aldiz, hiru ekimen egingo dituzte. Alde batetik, Lehen Hezkuntzako eraikinaren estalkiak eraberrituko dituzte, 162.300,13 euro inbertituta 2025 eta 2026 urteen artean. Bestetik, ikastetxeko patioko arkupeen bigarren fasea egingo dute, 145.980,45 euroren truke; eta beste 53.473,15 euro baliatuko dituzte kirol guneko estalkiaren fatxadako leihoak berritzeko.

Udalak nabarmendu duenez, aipatutako obrekin "hobekuntza nabarmena" izango dute aipatutako bi ikastetxeek, "ikasleen behar eta segurtasun baldintza hobeak bermatuz".  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide