Tanxugueiras, Dupla, Iñaki Plaza, Laztana Laztana eta Akerbeltz egongo dira Amurrioko Jaietan

Aitor Aspuru Saez 2025eko ekainaren 12a

Tanxugueiras taldeak abuztuaren 14an joko du. / Wikipedia

Horrez gain, ez dira faltako DJak, orkestrak eta erromeriak.

Amurrioko Udalak jakinarazi du zein izango den bere musika eskaintza jaietan. Bere asmoa izan da genero berritzaileak eta tradizionalagoak uztartzea. Horretarako, abuztuaren 12tik 17ra bitartean hainbat artista eta talde batuko ditu udalerrian.

Programazioa asteartean, abuztuaren 12an, hasiko da 20:30ean Orquesta La Pérgola taldearekin. Ondoren, 22:00etan, Laztana Laztana taldearen txanda izango da. 23:45etik aurrera, Oxabi Erromeriak plaza osoa jarriko du dantzan, eta gauari amaiera emango dio DJ Oihan Vegak, 02:30ean hasiko den Diskofesta ikuskizunarekin.

Asteazkenean, hilak 13, Orquesta Kriptonek hartuko du eszenatokia 22:30ean, musika, dantza eta efektu berezi ugariz osatutako ikuskizunarekin, tokiko eta nazioarteko abesti arrakastatsuak joko dituzte.

Ostegunean musika arratsaldetik aurrera

Osteguna, abuztuaren 14a, festetako egun trinkoenetako bat izango da. 17:00etan Akerbeltzek erromeria saioa eskainiko du. Gauean, 22:00etan, Tanxugueiras talde galiziarrak hartuko du lekukoa, Galiziako musika tradizionala eta soinu garaikideak uztartzeko. Tanxugueiras famatuak bilakatu ziren 2021ean, Eurovision jaialdira sailkatzeko atarian geratu baitziren, publikoaren babes zabala lortuta Benidorm Festen.

Gauerdian, Dupla taldea arituko da, eta 02:00etatik aurrera DJ Blessiveren saioa hasiko da.

Ostiralean tokiko musikariak: Txapela Brava eta Iñaki Plaza

Ostiralean musika 21:30ean hasiko da Txapela Bravarekin. Aiaraldeko kideak dituen taldeak rantxerak, euskal baladak eta umorea landuko ditu. 23:30ean Iñaki Plazaren txanda izango da, tokiko trikitilariak bere hirugarren diskoa aurkeztuko baitu.

Asteburua

Larunbatean 20:30ean Orquesta Maranek ekingo dio eta 00:00etan Zutik Erromeriak hartuko du lekukoa. Gauari amaiera emango dio DJ Varrok, 03:00etatik aurrera.

Jaiak igandean agurtzeko, 20:00etan Orquesta Galea egongo da. Azkenik, Berriztu Erromeriak emango die amaiera festei. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide