Ikasturte amaierako emanaldia eskaini zuten Amurrioko Udal Dantza Eskolako ikasleek larunbat arratsaldean Amurrio Antzokian. Ordu eta erdiko emanaldia osatu zuten, estilo anitzeko pieza labur ugari taularatuta.
Dairi Brownek egin zituen aurkezle lanak. Eskolako irakaslea oso pozik azaldu zen ikasturtean zehar lortutako fruituekin, eta nabarmendu zuen dantzari guztiak igoko direla mailaz datorren ikasturtean. Jarraian, tituluak banatu zizkien ikasleei, ikusleen txaloen artean.
Brownek nabarmendu duenez, irekita dago jadanik eskolan datorren ikasturterako matrikulatzeko aukera. Interesdunek udaletxera jo dezakete horretarako.