Ekaineko lehen astean esku-hartze artistiko eta aldarrikatzailea egin zuten Uhandre Baso Biziak, Amurrio Eskaut, Mendiko Lagunak eta Kuskumendi MTB taldeek, Guillermo Trujillano sortzailearen laguntzaz.
Zehazki, zentral eolikoetako aerosorgailu baten silueta osatu zuten Amurrioko parkean, hesien bitartez. 200 metroko figura horren barruan ibiltzeko beta egon zen hiru egunez, azpiegitura horien tamaina benetan zenbatekoa den ikusteko.
Ekintzaren helburua izan da herritarrek kontzientzia hartzea proiektu makroenergetikoen benetako izaeraz eta ingurumena errespetatuko duen energia sistema sustatzea. Izan ere, taldeek salatu dutenez, jadanik 24 aerosorgailu instalatu nahi dituzte Aiaraldean.
Argazkiak: Guillermo Trujillano, Uhandre Baso Biziak, Amurrio Eskaut, Mendiko Lagunak, KuskuMendi MTB, Aiaraldeko Mendiak Bizirik