44 eguzki plaka jarri ditu Amurrioko Udalak Eguneko Arretarako Landa eremuko Zentroko teilatuan, 32.143,65 euroko inbertsioa eginda.
Azpiegitura energetiko berri horrekin, "eraikinaren energia-kontsumoaren zati handi bat" estaltzea espero du tokiko erakundeak. Modu horretan, urtean 4.000 euro aurreztea aurreikusi dute, eta zerura 15 karbono dioxido gutxiago isurtzea. Udalak defendatu du diru kopuru garrantzitsua dela aurreztuko dena, eta "beste beharrizan batzuei erantzuteko edo udal-zerbitzuak hobetzeko" erabiliko dutela.