Amurrioko hizkuntza aniztasunaren elkargunea euskara dela aldarrikatu dute

Aimar Gutierrez Bidarte 2025ko eka. 25a, 13:17

None
None
None
None

Aiaraldeko Hizkuntzen Mapa proiektuarekin bat egin dute Amurrioko Amaurre, Zaraobe, Aresketa Ikastola, Mendiko Eskola eta Zabaleko ikastetxeek. Udalerrian presente dauden hizkuntzak ikertu dituzte, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluarekin elkarlanean.

Amurrioko Hizkuntzen Mapa osatu dute Amaurre, Zaraobe, Aresketa Ikastola, Mendiko Eskola eta Zabaleko ikastetxeek, elkarlanean. Modu horretan, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua eskualdeko hezkuntza zentro guztiekin batera garatzen ari den Aiaraldeko Hizkuntzen Mapa proiektuarekin egin du bat Amurrioko hezkuntza komunitateak.

"Gure ikasgeletan eta auzoetan hizkuntza asko daude presente: horietako bakoitzak dakarkigu istorio bat, jatorri bat, munduari begiratzeko modu bat"

Iragan ikasturtean abiatutako lanketaren emaitza aurkeztu zuten ekainaren 19an GUK eskulturaren aurrean bost zentroetako ikasle eta irakasleek egindako agerraldi bateratuan. Proiektua udalerriko hizkuntza aniztasuna ezagutzeko eta berau balioan jartzeko ariketa izan dela azpimarratu zuten: "Gure ikasgeletan eta auzoetan hizkuntza asko daude presente: horietako bakoitzak dakarkigu istorio bat, jatorri bat, munduari begiratzeko modu bat. Eta hori guztia aberastasun gisa ulertzen dugu".

Aniztasun horren erakusle, bideoa partekatu dute bost ikastetxeetako ikasle, irakasle eta gurasoek, hizkuntza desberdinetan "ongi etorri" nola esaten den azalduz:

Hizkuntza guztiak "garrantzitsuak eta zaindu beharrekoak" direla aldarrikatu dute. Bide horretan, "euskarak gure komunitateko hizkuntza guztien arteko zubi izateko aukera" eskaintzen duela azaldu dute Amurrioko hezkuntza komunitateko ordezkariek: "Euskara, hizkuntza aniztasun horren erdigunean, elkargunea da. Denok ulertzeko, denok parte hartzeko, denok sentitzeko hizkuntza izan nahi du".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide