Dantza Lagunak kuadrillak karnetak zein izerditakoak salduko ditu 60. urteurrenari begira

Aitor Aspuru Saez 2025ko uzt. 4a, 09:00

Dantza Lagunak taldearen 50. urteurreneko ekitaldi bat, 2016an. / Aiaraldea.eus

Dantza Lagunak kuadrilla hainbat ekimen prestatzen ari da bere 60. urteurrenerako eta udan karneta zein izerditakoak saltzeari ekin dio.

Dantza Lagunak jai kuadrillak 60 urte beteko ditu 2026an eta aspaldi hasi ziren efemeridea ganoraz prestatzen. Iaz aurreratu zuten liburua argitaratuko dutela eta udan lan gehiago egingo dute karnetak eta izerditakoak saltzen.

Karnetak, berez, lau euro balio du eta eginkizun bikoitza betetzeko sortu dute. Alde batetik, kuadrillako kide guztien errolda osatu nahi dute, modu horretan liburuan aipatzeko. Bestetik, antolatuko dituzten bazkarietan zein sortuko duten arropan beherapenak eskuratzea ahalbidetuko du txartelak.

Izerditakoei dagokienez, helduentzat zein umeentzat egongo dira. Lehen kasuan 28 euro balioko dute bazkideentzat eta 30 ez bazkideentzat eta haurrentzat, aldiz, 23 euro bazkideak direnentzat eta 25 euro gainerakoentzat. Uztaileko lehen bi asteetan emango dute probatzeko aukera, karrozak egiten diren aparkalekuan.

Interesdunak 692 562 192 telefonoaren bitartez jar daitezke harremanetan eta eskaria egin uztailaren 14an, beranduenez. Berez, karneten zein izerditakoen ordainketa eta bilketa karrozak sortzen diren eremu berean egingo dituzte.

Abuztuaren 12an egingo duten bazkarian parte hartzeko ere telefono horretara jo daiteke. Urtero bezala, txupinazoan izango da eta 18 euro balioko du bazkideentzat eta 20 euro ez direnentzat.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide